XIX. mendeko etxe burges honek baratze handi bat du atzealdean, eta ingurumenaren gaineko bista paregabea eskaintzen du. Gosaria (etxeko eta tokiko ekoizpenekin egina) jangela handian zerbitzatua izanen da, edo alboan, hegoalderanzko bista eskaintzen duen terrazan. Etxeko jatorrizko apainketa atxikia izan da eta etxeko historia nahiz Euskal Herriaren aurkezpena azpimarratuak izan dira.
CAUEk (Arkitektura, Hirigintza eta Ingurumen Kontseiluak) “nortasun berezidun eraikin” gisa sailkatua du etxea. Ur beroa eta berogailu sistema segurtatuak dira egur pikorrekin ari den galdara bati esker. Horrek argi uzten du energia berriztagarriek bisitariek espero duten erosotasun guzia eskaintzen dutela! Etxeko logelak (normalak eta familiarra) Gîtes de France sarearen 3. kategorian dira.
“Gaueko afaria” antolatua izaten ahal da bisitariek aurretik galdeginez gero.

Previous