1880eko egoitza hau Irisarriko Mendi medikuaren familiarena da 1930az geroztik, Cristina, brasildarrak, eta haren senar, Xabierrek (medikuaren seme ttipiak) jauregiko ateak irekitzen dizkizuete beren mahai anitz eta koloretsua zuekin partekatzeko.
Arrunt ezberdinak diren ganberek inguruetako euskal mendien ikuspegi bikaina eskaintzen dizuete. Etxe inguruko parkeak pausatzeko eta tokiko lasaitasunaren gozatzeko parada eskainiko dizue.
Gelen prezioa 65/100€ artekoa da. Etxekoek euskara, portugesa, frantsesa, espainola eta ingelesa hitz egiten dituzte.

Next